Folk Tale
Istorigo egia
Author | Wentworth Webster |
---|---|
Language | Basque |
Origin | Spain |
Bithirin errian bazen laborari etxe handi bat. Egun batez arto zuritzen ari zirelarik mutillak erraten du etxeko alabari antzin-arrasteluba landan ahantzi duela. Erraten dio etxeko alaba harek zoala billa. Mutillak erraten dio ezetz, sehurki ez dela tenore hartan abian kanporat. Hameka orenak pasatuak ziren. Neskatxak erraten dio:
—E bien! Ni ganen naiz.
Eta parigatzen dute zerbeit peesekeri, ganen dela eta ekharriko antzin-arrasteluba. Badoha eta arrastelubarekin heldu zelarik, gauerdi jotzen du. Airetan hartua da izpirituez.
Badakizue gabaz hañitz podore gehiago dutela sorgiñek. Hala zelarik airetan, beren etxearen gañean pasatzean, botatzen du ximineatik bere arrasteluba erraten zuelarik:
—Horra non duzuen!
Neskatxa gaixo hura hala zabillalarik oroitu bazen hel itea Jainko maiteari utziko zuten, bañian ez zen oroitu Jondoni Salbatoreko kaperan pasatzean bertzerik erratea:
—Jauna salba nazazu.
Ordu berean izpirituek utzi zuten mendi haren puntan eta orañion ikhus ditake. Han berean dago. Egin diote beriñazko etxe bat eta eman aintzin-arrastelu bat eskuban.
Text view