Folk Tale
Bi adixkidiak
Translated From
Les deux Amis
Author | Jean de La Fontaine |
---|---|
Book Title | Fables Choisies |
Publication Date | 1668 |
Language | French |
Title | Bi adixkidiak |
---|---|
Original Title | Les deux Amis |
Original Author | Jean de La Fontaine |
Original ID | trans-4190.xml |
Book Author | Jean Baptiste Arxu |
Chapter Nr. | 50 |
Language code | eus |
Bi adixkide Monomotapan Bizi ziren; Bataren gauza orotan Bestia ere nausi zen. Herri hartako adixkidiak Balio, umen tu, gurekoak. Gau batez bakoitxa lo zelarik, Ilhum piaz probetxatzia gatik, Adixkide bata ohetik jauzirik, Lasterrez lagunaren etxera Badoa, muthilen jaikiraztera. Loak etxe hartako atheak Berekatu zituen. Oheko adixkidia espantaturik, Bere bolsa harturik, Bertan da armatzen Eta laguna ganat jinik Derio erraiten: Etzira hanbat ibilten Lo dutenian gendek eghiten; Eta uste dizit ghizon zirela, Hobeki igaraiteko loko denbora. Jokian galdu zinukia Zure diru guzia? Ori ene bolsa. Aharra zenbait izan baduzu, Onxa; Hotx, ezpatarekin nuzu. Ezta, derio adixkidiak Gauza hoietarik bata ez bestia; Hortako ori ene eskerrak. Bena lo ninzalarik Iduritu zitzaizt pixka bat tristia. Eghia zela uste ukenik Lasterrez honat jin nuzu; Madarikatu amex batek Ekarri nizu. Adixkide hetarik zoinek Hobeki zuen maithatzen? Irakurzalia, zer zaik iduritzen? Gauzak balio dik jakitia. Eghiazko adixkidia Ala gauza eztia! Zure beharren ikhertzera Badoa zure bihotz erdira; Etzitu zu uzten Beharraren erraitera. Amexak, ez deusak dizu loxerazten, Adixkidia han denian zerbaiten.
Text view • Book