Folk Tale

Ohoria

AuthorWentworth Webster
LanguageBasque
OriginSpain

Behin batez, bazien neskatxa gazte eta mutil gazte bat eta elgarrekin atxikitzen zuten. Eta mutil gazte harek neskatxari ohore guzia barraiatzen dio eta badoha koesatzerat. Eta aphez harek egortzen du bertze zahar batenganat. Eta oraino aphez harek bertze zaharragoko batenganat. Harek aita sainduarenganat eta erraten dio aita sainduak bere herrirat arteko hiri eta herri guziak bilha ditzala eta lehenbiziko atzematen duen hila gau bat elizan gabailla dezala. Eta partitzen da.

Badohalarik hiri eta herri guziak bilhatuz, ez du nihor hilik atzematen. Arras kontent zen, eta bere herrian sartziarekin aditzen du hil ezkila eta galdetzen du nor hil den. Eta ematen diote errepusta:

—Zure emaztegeia.

Eta gau hura gabaillatzen du. Eta hila bere kaxan, mutil hura elizako athe baten gibelian. Eta oillarrak lehenbiziko aldian jo zuenian, hila igatzen da. Eta mutil hura arras estonitzen da. Bigarren oillarrak jo zuenian, hila altxatzen da eta botatzen du azieta bere ur benedikatuarekin lurrerat, eta erraten dio mutilari:

—Hik ene ohoria hola barreiatu duk, eta orai bilzak, ur hori azita batean bilduko dukan bezala.

Eta mutilari mihia ateatzen dio eta harekin eskribatzen du lurrian biak zeruan diela.


Text view