Folk Tale

Dirua

AuthorWentworth Webster
LanguageBasque
OriginSpain

Behin batez bazien bi jaun. Karrosan bazituzten bi zakhu dirurekin eta oihanpe batean bazohatzilarik errekontratzen dute gizon bat badohala idi larru bat burutik emana eta bi adarrak goiti. Jaun horiek ikhusi zutenean gizon hura, halako gorri gorria bezti erran zioten elgarri:

—To, badakik zer den ifernuko debrua!

—Nik ez! Hik?

—Nik ere ez!

—To, to, hara to hantxet heldu duk!

Kusi kusian uzten dituzte beren diruak, zaldiak eta karrosa oihan batean eta kusian badohazi tarrapataka ihesi bertzearekin batean. Eta gizon harek kentzen du bere idi larrua bizkarretik eta sartzen da karrosan, hartzen ditu bi zakhu diru hek eta partitzen da bere diruekin etxerat.

Andrea arras estonitua zen bere diruekin. Bazuen haurra frango eta orduan bazuen hazteko ausarki. Ongi bizi bazien, ongi hil zien.


Text view