Folk Tale

Soldadu pobre bat eta jaun aberatsa

AuthorWentworth Webster
LanguageBasque
OriginSpain

Asko munduan bezala bazien jaun andre batzuek. Bazuten seme bat. Zerbitzuat gateko adiña ethorri eta partitzen da pena handi batekin. Bere zazpi urteak iñ eta heldu zen etxerat bortz sosekin. Heldu zelarikan pobre bat heldu zaio Jainkoaren izenean emateko karitatea. Erraten dio bortz sos dituela, bañan Jainkoaren izenian eman behar dioela. Ematen dio sos bat.

Istant baten buruan bertze pobre bat agertzen zaio Jainkoaren izenean karitatea emateko.

—Nahiz nik bortz sos izaki, bat eman, orai bertze bat Jainkoaren izenian ematen dut lorietan. Oraiño izanen dut goizeko baten itekoa.

Eta badoha aintziñerat. Agertzen zaio berritz pobria. Bethi beha zen eta erraten dio:

—Ganen zare holako etxerat, galdetuko duzu karitatea Jainkoaren izenean Monsintartaini. Baiñan ez du nihori ematen. Baiñan zu sar araziko zaituzte kuriostasunez eta erranen diozu jaun hari zure zerbitzuko istoriuak. Kondatu eta erranen beitzeitu nondik heldu zaren, erranen diozu izatu zarela zeruban eta ifernuban. Ikhusi dituzula zeruban hainbertze jende pobre eta erromes, baiñan ifernuko athean baziren bi debru fotilletan jarriak. Sartzen da barnerat eta ikhusten ditu hainbertze jende aberats. Eta fotilla eder bat utsa galdetzen du norentzat zen hura.

Heldu zaiozka atheko bi debruak errestan mainguka eta erraten diote:

—Monseintartainentzat da; behin ere ez beitu karitaterikan ematen. Eta ez baldin bada sendatzen haren plaza izanen da.

Badoha gure soldadoa erran bezala. Galdetzen du karitatea Jainkoaren izenian neskatxa hari. Baiñan beti bezala egortzen du. Jaunak aditu du norbeit bazela. Galdetzen du neskatxari nor zen han. Erraten dio:

—Soldado bat eske.

Erraten dio igan arazteko, zerbeit berri jakiteko. Erraten diozka pobre harek erran guziak eta bere beithan sartu eta gardatzen du soldadu hura aberats berekin eta gañerateko diruak ematen ditu pobreeri.


Text view