Folk Tale

Arranoa ta Aizeria

AuthorBizenta Mogel
Book TitleIpui onak
Publication Date1804
LanguageBasque
OriginSpain

Arranoak arrapatu ziozkan bein Aizeriari lurzillo edo leiza baten zeuzkan umeak. Ekusirik Aizeri asko jakiñak egin ezingo ziola gaitzik Arranoari, jarraitu zion negarrez, ta diotsa palaguz: —Egazti beste guzien Errege zerana, errukitu zaite nizaz; biur bear dizkidatzu nere umeak. Zertarako guraso bati emango diozu onelako atsakabea? Eranzun zion Arranoak: —Ago ixillik lapur zital ori. Zenbat alditan arrapatu diozkak Olla lokatuari bere txitatxoak bigundu gabe gurasoaren negarrekin? Iñork ekusi ezin au kirastu gaizto ori. Ala Arranoak eraman zituan Aizerikumeak bere abiara, jaten emateko Arranokumeai Aizeri askotakoak asmatu zuen su ematea Arranoaren umeak zeuden arbolari. Ekarri zituan lastoa, lar igarra, ta sua. Iriziki zituenean erregarriak, igoten zuen keak gora, jaiki zan garra. Ekusirik Arranoak erre bear zutela bere umeak abia ta guzi, esaten dio: —Aizeri oker ta asmaria; garaitu nauzu zere asko jakiñarekin; itzeli egizu sua, ta emango dizkitzut zere umeak. Ala biurtu ziozkan kalte gabe, erakasten zuela, geiago balio duela sarri asko jakiñ, ta aizartua izateak, indartsu, ta sendoa izateak baño.

Daudenak toki goietan Eror ditezke beera; Arrotu bear ez gera Zori ordu onetan.


Text viewBook