Folk Tale

Eulia eta Mandoa

AuthorBizenta Mogel
Book TitleIpui onak
Publication Date1804
LanguageBasque
OriginSpain

Mando batek zeramala Burdia jarri zitzaion burtolean Euli gogaitgarria, ta diotsa: —Mando zatar ta astuna, abill ariñago; bestela nere eztenarekin odoldu ta pizkortuko aut. Aserratu zitzaion Mandoari Euli zital batek ain arro itz egin bearraz. Eranzun zion bada: —O piztia zital, kiratsu, ta gogaitgarria! Ezin gaitzik egingo diat; ala ere, ez zidak ardura andirik ematen ire ezten txaarrak ateratzen bazidak odol apur bat. Nere gañean dijoan Mandazai onen zigorrak beldurrago egiten naitziak. Onen zigorrada, ta ugal orapillotuak ematen diztan zartadak, atera oi dizkite zanbro andiak. Au bai dala beldurgarria. Ipuiak erakasten dioe Andikiai, badutela zer beldur izan nondik edo andik.

Txikiak dira noizbait arrotzen; Ta Andiak dute ernegatzen.


Text viewBook