Folk Tale

Astoa ta Leoia

AuthorBizenta Mogel
Book TitleIpui onak
Publication Date1804
LanguageBasque
OriginSpain

Asto batek basoan zebillela, topatu zuen Leoia, ta diotsa oni: —Igo bear degu mendi gañera, ta erakutsiko dizut, nola asko ta asko nere beldur diran. —Goazen bada —esaten dio Leoiak farra eginda. Igo zutenean, asi zan Astoa arrantza sendoak egiten. Soñu au enzun zutenen Baso artan zeuden Erbi, ta Kuiak irten zuten sasipetatik, ta artu zuten igesa. Diotsa orduan Astoak Leoiari: —Ez dakustsu nola nere beldurrak atera dituen iges egiteko? Eranzun zion Leoiak; —Asto Jauna, Erbi ta Kuiai igesa artu erazotzeko asko ta geiegi da Txakurtxo baten zauka. Ez zaite bada orrenbesteraño arrotu. Egingo banu nik emen orroa bat, ekusiko zenduke, nola ikararen ikaraz iges egingo lukeen Zezenak, Basaurdeak, Otsoak, Artzak, Katamotzak, Mandoak, ta: nork ez? Zein gutxi beldurtu nauzun ni! Zera bada Asto buru andiko, ta belar luzedun bat baño geiago? Ipui onek esan nai du, farragarria dala askoren arrotasuna, ezer egin ezin, ta gauza askotakotzat berenn buruak saldu nai dituztela. Bada

Izan gabe, burua andiriztea, Da Asto arranzaria izaitea.


Text viewBook