Folk Tale

Andra alarguna ta Olloa

AuthorBizenta Mogel
Book TitleIpui onak
Publication Date1804
LanguageBasque
OriginSpain

Andra alargunak etxean Zedukan zori onean Ollo arrautzaria Egunoro ipintzea Utsik gabe arrautzea. Dio pozez bere artean: —Ematen diodanean Aldi batez artoa Arrautza egunekoa Badit beti ipintzen; Zer baldin eramaten Badiot nik bi bider? Arrautza bat ez da ezer; Emanik jan aldi bi; Egingo ere nau ni Andi biren jabe; Nola asmatu ez dube Gauza onelakorik? Ala ero erorik Gizendu zan olloa; Ta arrautza batekoa Alpertu zan guzia. Beti izan da egia: Geiegi billatzea Ezer gabe gelditzea.


Text viewBook