Folk Tale

Katamotza ta Zakurra

AuthorBizenta Mogel
Book TitleIpui onak
Publication Date1804
LanguageBasque
OriginSpain

Kaiola burnitsuan Katamotz uzua zegoan sarturik Zekusala txakur bat porturik Kate gaba, jolas, ta parlanzuan. Desberdintasuna ekusi zuenean, Sartu zan katamotza aserrean, Zerua besoz nai du arrapatu, Eta zeduzkan burniak urratu. Diotsa bada deadarrez, Biraoz, araoz, eta aserrez: —Nola ni ain itzaltsu ta ariña izanik Naukate emen estu, ta gatigu? Zera nerekiko argala zu, Ez dezulako nere atzapar, ez zañik. Dezu ala ere aldi gozagarria Ara, ta onako bizitza ibiltaria. Berriz ni atsekabez, Burni artean naukatela beldurrez. —Ondo da —dio txakurrak— ez arritu; Egotea zu orrela, ta ni askatu; Zera atzapartsu, ta odol zalea, Ni gizon, ta etxeen gordetzallea. Ezpaziña ere alakoa, Ezin izan nindeke zu bezein gaiztoa. Sartzen diezu guziai beldurra; Egia da au, ta ez gezurra. Zertako dira indar, ta putzak lurrean Izango badira beti gure kaltean? Zenbat obeago bigun izaitea, Ta biotz errukitsua agertzea? Ez dezu nai katearik? Ez bada inoiz egin kalterik.


Text viewBook