Folk Tale

Astoa eta Otsoa

AuthorBizenta Mogel
Book TitleIpui onak
Publication Date1804
LanguageBasque
OriginSpain

Astoak bizkar ezurrean Zeukan zori txarrez zauria; Zan ikuskizun negargarria Belatzarrak ekin zionean; Alperra ostikadea, Eta arrantza gogorrak egitea Astazaia begira dago farraz, Ta belea jaten aukeraz. Gauza errukarria! Astoaren ez egotea errukia. Ekusten zegoan larpetik Otsoa Zein larri zerabilten Astoa; Astazaiak bereaz ez errukirik Ez belatxarrari iges erazoterik. —Zori gaiztokoa ni, Bere eskupean banagi ipiñi; Bada ondo aztertu badidi Gizon gaiztagin otsotuak Daude Ipui onetan sartuak. Beti bizi bear dute oek ikaraz Ez jolasetan, ta algaraz.


Text viewBook