Folk Tale

Oxoa, ahunza eta ahuinia

Translated From

Le Loup, la Chèvre et le Chevreau

AuthorJean de La Fontaine
Book TitleFables Choisies
Publication Date1668
LanguageFrench

Other Translations / Adaptations

Text titleLanguageAuthorPublication Date
Koza, kózka i wilkPolishAdam Mickiewicz_
AuthorJean Baptiste Arxu
Book TitleLa Fontainaren
Publication Date1848
LanguageBasque
OriginFrance

Ahunzak errapiaren betatzera Joaitian, eta belhar fresk jatera, Bortha zerratu zien klisketian; Eta bere ahuiniari erran zian: Eztezazula zabalt athia, Ezpaduzu galdu nahi bizia; Ezpalin badeizie erraiten: Belhar oxo da ikhustera jiten. Holaxet minzo delarik Oxo bat igaraiten da hantik, Elhe hoiek ditu enzuten Eta gogoan etxekiten. Ahunzak, uste duzun bezala, Etzakien oxoa han zela. Ahunza joan dela ikhussi duenian, Bere botza kanbiatzen du Eta bere oïhu falsian Marrakeghitez erraiten du: Bortha zabal zazu, belhar oxo da. Uste zien sarthuren zela behala. Ahuiniak bortha xiloti so du eghiten, Eta behala erraiten: Erakutx zazu besso xuria, Bestelaz ene athia Eztuzu zurezat zabalturen. Besso xuria oxoen Gauza arraoa duzu. Hitz hoiez oxoa espantaturik Jin bezala joaiten duzu. Ahuiniak lukia oraï bizirik Fidatu izan baliz oxoak Enzun zutien hitzer? Jakin zazie, haurrak, Hobe dela bi segurtater Bati beno fidatzia. Sobera gauza hortan ezta galdia.


Text viewBook