Folk Tale

Ihiziak izurriaz eri

Translated From

A Madame de Montespan

AuthorJean de La Fontaine
Book TitleFables Choisies
Publication Date1668
LanguageFrench
AuthorJean Baptiste Arxu
Book TitleLa Fontainaren
Publication Date1848
LanguageBasque
OriginFrance

Min tzar bat, izigarria, Zeru-khexuk igorria, Lurreko gaiztokerien zehatzeko, Izurria (bere izenaz deitzeko) Aberaxzale Iferniaren, Ihizier gherla ari zen eghiten. Hilzen etziren ez guziak; Bainan oro ziren honkitiak Bat etzen agheririk Bizi nahi zuenik; Etzen ez, jaki honik Haiek gutiziaturik. Oxoak, haxeriak etziren Janhari beha nihon egoiten; Urzo-aphalak hegaletan Elgar ganik hurrun zoatzan. Adio amodioak Eta boztarioak. Lehoak konseilua bildurik Erran zeion: egun uste dut nik, Adixkide maitiak, Min hau honat zeruak Utzi duela jitera Gure oghenen ikhuztera. Gaixtoena gutan denik hil dadila Zeruaren emarazteko behala. Heldu bada gu guziak Ordin ghirate sendotiak. Zaharrek diote, izurri denboran, Besterenzat norbait hil dela batzutan. Ezkitiren gu beraz engana, Soghin dezagun bihotzin barna. Gossiaren nik ja hilzeko Xikiro hanitz dizit erho. Eni zer oghen eghin zeiten! Oghenik batere. Zenbait alditan ere Arzain araghi ari izan niz jaten. Behar bada arren Besterenzat ni niz hilen. Bena, nik uste dut, behala Bakoitxak behar lukiela Bere bihotza ikhertu, Nik eghin dudan bezala. Bakoitxak nahi izan behar du Xuxenki hil dadila Oghenxuenik nor dena. —Jauna, dio haxeriak, Erreghe honeghi zira; Zure erreligioniak Eghiten zitu xuxen sobera. Zer! ahari jatea, Gente gaixto eta astotik, Oghen handia deia? Ez, ez, eghin zinuzten, jauna Ohorerik handiena Haien karraskatzian Zure hortzen artian. Arzaiñak aldiz, ahal diot erran, Gaizki handienak merexi zutian, Zeren beitzen gente hoietarik Ihizietan botere duenetarik. Hola zen haxeria minzatu. Lauzenkariek zuten laidatu. Loxak etzutien utzi hartzaren, Tigroaren eta ghehienen Oghen handien ikhertzera. Bakoitxaren erranera, Aharrari guziak, Baita ere txakurrak Ziren saintuñoak. Astoa jin zen bere thornian Eta erran zian: Orhoit niz aphez-sorho batetik Urhaxez urhax nindoelarik, Gossiak, belhar freskak, Eta arauz debru arimak Nahierazirik, Sorho hartako belharetik Mihitaño bat muztu nuela nik. Enuen dretxorik hortako, Eghiaren hemen erraiteko. Hitz hoietan guziak astoari Oghen emaiten dirade ari. Oxoak elhestan ikhassirik Animale madarikatutik, Ilhe menx, hasteridun hortarik Min guziak ziretzela jiten, Hasten da erraiten; Eta gheroz hilari Behar zutela igori. Astoaren oghenñiak Merexitu zituen urkabiak. Oi, besteren Belhararen Jatea, zer gaizki handia! Hilziak berak gaixtokeria Ziokan phaka doidoia. Astoari onghi Zioten erakutxi. Azkhar edo flaku hizaten bezala Jakinzak, adixkidia, Hau duk gure izatia, Khortian xuri edo beltz eghinen hutela.


Text viewBook