Folk Tale

Igela eta Idia

TitleIgela eta Idia
Book AuthorBizenta Mogel
Chapter Nr.1.23
Language codeeus
Origin (region)Basque Country

Igelak ekusi zuen bein Idi bat, guzia loditu, ta gizen eginda, zebillela Zelaiko larrean; ta begitandu zitzaion bera ere azi ta gizendu zitekeala Idi ura bezela bere azal, ta larru zimurra betetzen bazuen nola bait. Asi zan bada puztu, ta aizez arrotzen bere larrua, ta jarri zitzaion buruan, azi zala asko, ta galdetu zioen bere umeai, Idia beste ote zan? Eranzuten dioe ezetz gutxiagoaz ere. Puztuago egin zan berriz puxiga bat balitz bezela. Puzka, ta indarka zebillela, orra non eztanda, edo ler egin zuen larrua etenda. Ipui onek erakusten digu, ez degula arrotu bear andiago, ederrago, ta aberatsago izan naiz.

Aizez gizendua laster da galdua. Igoten duenak goregi jo bearko du beregi.


Text viewBook