Folk Tale

Erbia eta ighelak

Translated From

Le Lièvre et les Grenouilles

AuthorJean de La Fontaine
Book TitleFables Choisies
Publication Date1668
LanguageFrench
TitleErbia eta ighelak
Original TitleLe Lièvre et les Grenouilles
Original AuthorJean de La Fontaine
Original IDtrans-4072.xml
Book AuthorJean Baptiste Arxu
Chapter Nr.14
Language codeeus

Erbi bat bere ohian amexetan zen. (Zer eghin ohian amex baizik?) Hanitz zen erbi debeiatzen, Triste beitzen, loxak eiharturik. Gente loxorrak, Zioen, eztia dohaxiak; Eztiote jan poxirik ghizenzeko; Bethi plazerik gabe, bethi lasterka, Holaxet niz ni bizitzeko: Eta loxaz (Gaincoak deidala pharka!) Eztiot eghin loïk Beghiak zabalik baizik. Ezazula loxaik uken, Erranen deit kasko honbatek Loxa ahal deia uzten? Eghiazki, ustedut ghizonek Nik bezain dutela loxa handia. Hola minzo zen erbia Beha zelarik egoiten. Etzakien zer eghin, anxia zen; Osto baten itzalak edo heroxak Emaiten zeitzon helgaitzak. Gaiza hoietan zielarik gogoa, Azanza bat du enzuten; Bere xiloaren ondoa Lasterrez du atzamaiten. Igaraiten zelarik Putzubaten ondotik, Ighelak urren barna dira jausten Eta bere xiloetan gordatzen. O! ô! dio, nik ere bester duta loxa eghiten! Ene ikhustiaz gentiak direia izitzen! Zer dute animale hoiek? Gherlari handia niza arren! Oraï ikhusten dut loxorrek Loxor handiagoak dioztela ediren.


Text viewBook