Folk Tale

Erzo bat eta zuhur bat

Translated From

Un Fou et un Sage

AuthorJean de La Fontaine
Book TitleFables Choisies
Publication Date1668
LanguageFrench
TitleErzo bat eta zuhur bat
Original TitleUn Fou et un Sage
Original AuthorJean de La Fontaine
Original IDtrans-4273.xml
Book AuthorJean Baptiste Arxu
Chapter Nr.49
Language codeeus

Erzo batek harrikalduka Lasterkatzen zuen zuhur bat. Honek itzulirik ghibelerat Erran zeion: adixkidia, Gauza eder duk eghiten; Harzak lus hau; ghehiagoren Irabazteko aski behiz akitzen. Phena guziek irabazia Umen die merexitia. Igaraiten den ghizon hori so eghik; Phakatzeko dirua badik. Igor itzok hire dohainak, Segur ditukek phakatiak. Irabaziaz killikaturik, Beste jaunari gure erhoa Ber ghizan eghitera badoa. Diruz etzen aldi hontan Hura phakatia izan. Muthil batek bertan jinik, Gure ghizona atzamanik, Onghi du azkamatzen, Baita ere zaflatzen. Erreghen ondoan holako erzoak Badira, zure kostuz erri Eghinerazle nausiari. Hen ixilerazteko mathelak Diretzia hauxiren? Aski azkar menturaz Etzinate izanen; Igor itzatzu beraz Mendeka ahal daitienari.


Text viewBook