Folk Tale

Otsoa eta astoa

AuthorWentworth Webster
LanguageBasque
OriginSpain

Asko munduan bezala bazen asto bat. Bazuan kargatua, erreka batean, Nafarraz. Badakizube astoak izitzen direla hañitz otsoez, zeren otsoek hañitz maite beitute astoaren aragia. Bazualarik hala ikhusten du urrundik heldu dela otso bat. Ezin gorde ziteken nihon. Heldu da otsoa eta erraten dio astoak:

—Agur, agur otso jauna. Baldin egarri bahaiz, badiat Nafar ona edateko.

—Ez nuk ez egarri bañian ba gose arrigarri gaurko nere janari hire buru bearri.

—Otso jauna, baldin aski ona izaten bahaiz, meza baten entzuterat uzteko!

Erraten dio baietz. Badoha beraz gure astoa elizarat. Sartu eta bere zangoekin zarratzen du elizako athea barnetik eta han badago trankil. Otsoak berantetsi eta erraten:

—Ai ai! Hau mezaren luzia! Iduri du Erramuko eguna.

Astoak erraten dio:

—Otso zaharraren gazia hartzak pazientzia ni aingeruekin nihagok eta badiat gaurko bizia.

—Ai ai asto txarra mukitsu sobera sobera dakizu. Berritz enekin ematen bazare mezarikan entzunen ez duzu.

Astoak erraten dio:

—Alagaien artalde xakurrik ere ez dute harat gaten balin bazare zikiro parea zinduke.

Otsoak etsitu eta gan behar izan zuen astoak erran artalderat. Ikhusi zuenian astoak gan zela, atheratu zen elizatik eta gan bere etxerat eta ungi kontu eman ez gehiago hurbiltzia otso tokietarik.


Text view