Folk Tale

Haritza eta kanabera

Translated From

Le Coq et la Perle

AuthorJean de La Fontaine
Book TitleFables Choisies
Publication Date1668
LanguageFrench

Other Translations / Adaptations

Text titleLanguageAuthorPublication Date
O Galo e a PérolaPortugueseAntónio Cândido Gonçalves Crespo_
Kogut i perłaPolishWładysław Noskowski_
AuthorJean Baptiste Arxu
Book TitleLa Fontainaren
Publication Date1848
LanguageBasque
OriginFrance

Kanaberari haritzak Behin erran zeion: Ezteizu zuri Gainkoak Eman sortze eta indar hon. Erreghexopitbat Zuretzat Karga handia duzu. Naturak oghen dizu. Aizen haur txipiennek, Urrari irri eghinerazlek, Deizie buria aphalerazten. Gure belarak, Ahuñe bezain gora, Ekiaren leinhurak ditizu baratzen, Tenpestak ere bai gahaitzen. Oro zurezat ditzu hegora; Guziak iphar zitatzut iduritzen. Oraïno sortbazinte ene osto pian, Nonbait, ene zain hoien artian, Zoinez betitut bazterak estalzen, Etzunuke zuk hainbeste minik; Beghira zinzaket tenpestatik. Bainan kasik bethi zira sortzen Urraren ondoetan, Aiziaren lurretan. Natura zurezat ezta xuxena, Eghiazki, baina bai amaizuna. Zure pietate hau, dero zuhatzak, Emaiten deizu, arauz, zure bihotz honak; Bena ezazula ukan anxiarik Aizen eztit zuk beno loxarik. Baniz ere aphalzen Enuzu ni hausten. Oraïdano aizen kolpu izigarriari Lerdenik etxeki duzu zuk bizkarra, Erakutxi ere zer duzun indarra; Bena biak ghitien beha urhenziari. Zutelarik hitz hoiek erraiten Zeru zolatik khexu da jiten Orroaz, odei sabelian Hegoaren seme ghehiena. Azkharena baiere gaiztoena. Ordian Zuhainac azkhar du etxekitzen; Zuhatzak buria du aphalzen; Bere indarrak dutu hegoak doblatzen, Erroz gora aldiz aurthikitzen Buruz kasik joiten zuena zelia Zankoz ere bai ifernia.


Text viewBook