Folk Tale

Lehoa eta elxoa

Translated From

Le Lion et le Moucheron

AuthorJean de La Fontaine
Book TitleFables Choisies
Publication Date0
LanguageFrench

Other Translations / Adaptations

Text titleLanguageAuthorPublication Date
Der Löwe und die MückeGerman__
Lew i muchaPolishStanisław Trembecki_
AuthorJean Baptiste Arxu
Book TitleLa Fontainaren
Publication Date1848
LanguageBasque
OriginFrance

Hurrun hebentik, hurrun elxo txarra, Lur gorotza, zioan lehoak elxoari. Elxoak emaiten derio gherla. Uste duka hire erreghe izenari Beldur dudala ukenen? Elxoak deio erraiten; Idia hi beno, azkharago duk, Eta nik nahi bezala joaitenduk. Hitz hoiek tielarik erraiten Gherla du berehala hasten. Lehenik egoiten da hurrunti, Ghero bere exaia hartzen lephoti. Lehoa kasik da erhotzen; Ahotik gahuna du galzen. Beghiak ari zaizko tximistaz Eta bera dago orroaz. Bazterrak oro dira loxatzen; Ihizi guziak aldiz gordatzen. Loxeria hori da Elxobaten lana. Ullu txar horek eztio phauzurik emaiten, Behin bizkarra, Ghero sudurra Dero ausikitzen, Eta ghero sudur zilotik zeiko sartzen. Lehoa da errabiatzen. Elxoak aldiz karkaillotxez, Exaiaren khexian ikhustez, Erri du eghiten, Berari zeren Aztaparrez eta hortzez lehoak diren Min eghiten. Leho gaizoak bera du kolpatzen, Buztanaz saihexak ditu joiten. Airian herox eghitez Eta sobera khexatzez, Akitzen da eta flakatzen, Eta lurrerat erailtzen. Elxoa badoa botzturik Bitoria, erraiten duelarik. Guzier dio tutez: bitoria! Bidian du edireiten Ainharbabaten Zephoa, eta han uzten bizia. Zer deiku elhe honek ikhasten? Bi gauza: lehena, gure exaien Gaixtoenak Ussu direla txipienak. Bigherrena: Eghiteko handietarik Jalkirik, Txipienetan, Hanitz alditan, Egoiten ghirela ithorik.


Text viewBook