Folk Tale

Khamelia eta makhilak igherikan

Translated From

Le Chameau et les Bâtons flottants

AuthorJean de La Fontaine
Book TitleFables Choisies
Publication Date1668
LanguageFrench
AuthorJean Baptiste Arxu
Book TitleLa Fontainaren
Publication Date1848
LanguageBasque
OriginFrance

Lehenik kamelubat ikhussi zienak Lasterka harenganik hurruntu zen; Bigherrena huillantu zen; Kabasturu bat hirurgherenak Harenzat eghin zuen. Holaxet ussu gauzen ikhustiak Eder eghiten tu itsusiak. Eta zer ere iduri beizeikun izigarria Gurezat ezti da edireiten; Askida haren ussu ikhustia. Gauza hortan ghirenaz gheroz, Ghizon batzu zaudien Beha zer urrak eramaiten zien. Batek, so eghinik beghi oroz, Zioten unzi bat zela. Denbora gutitan barnen Gauza hori izaten da, Xahakoa, baxeta Eta haxe egurra. Azkenian ikhssi zuten Makhilak zirela igherika joaiten. Hanitz badira mundian Hola ikhusten dienik. So eghiten denian Hurrunetik Zerbait da; Huillanetik so ghin eta deusik ez da.


Text viewBook