Folk Tale

Alderdiak eta sabela

Translated From

Les Membres et l'Estomac

AuthorJean de La Fontaine
Book TitleFables Choisies
Publication Date1668
LanguageFrench
AuthorJean Baptiste Arxu
Book TitleLa Fontainaren
Publication Date1848
LanguageBasque
OriginFrance

Erreghetarzunaren gainetik Ene lanak hassi behar zukien; So ghitez alderdi batetik, Sabelian Erreghe itxura guneke ediren. Sabelak zerbait menx direnian Khorpitz guzia da minian. Sabelarenzat lan ghitez akhiturik, Aiton semen ghisan bizi nahiturik, Eghin gabe deusik; Alderdiek eghin zuten, Egun batez, zin alfer zirela egonen. Sabelak deusik eztu eghiten, Bere khexian zioten; Gu gabe aizez behar luke bizi; Lehertzen ghira lanian bethi. Lana noren dugu eghiten? Sabelarentako. Ezkira gu probetxatzen; Haren assetzeko Bai onghi akhitzen. Besta eghin dezagun Pausa ghitiren egun. Erran bezala dute eghiten, Eskuek deusik eztute hartzen; Bessoak hilik dira egoiten; Zankoak aldiz eztira ighitzen; Orok sabelari dute erraiten: Bil ezak hire janharia. Jin zioten bertan dolia. Alderi hoiek dira eihartzen, Odol berririk bihotzak eztu eghiten; Alderdi bakoitxak min du izaten Indarrak aldiz laster galtzen. Ordian egon ziren jakinik Alfer uste zuten harenganik Jiten zela ororen bizia. Erreghe baten hau da istoria. Erreghek du hartzen Eta emaiten. Orok haren dugu lan eghiten Eta orok harenganik bizia izaten. Bere phenez du bizirazten Langhilia, tratulanta aberaxerazten, Phakatzen aitzindariak Beghiratzen laboriak; Soldadoer emaitez bizia Leku guzietan du ezarten bakia. Bethi unione onak Eghiten tu ghizonen indarrak.


Text viewBook