Folk Tale

Oxoa arzaiÑturik

Translated From

Le Loup devenu Berger

AuthorJean de La Fontaine
Book TitleFables Choisies
Publication Date1668
LanguageFrench
AuthorJean Baptiste Arxu
Book TitleLa Fontainaren
Publication Date1848
LanguageBasque
OriginFrance

Oxo batek, ardi guti Zielakoz atzamaiten Aizoari, Gogoan zuen ezari, Haxeri larrubat jauntxirik, Bizitzeko zuela zerbait izanen. Arzaiñ ghisan bestiturik, Gatzarpa eta makhila harturik, Eskapila bizkarrian, Tuta aztaparrian, Gogo honez bere belarrian Izkiribatu zukian: Ni niz, ni Ghillen Ardiño hoien Arzaiña. Makhilan ezaririk oiña Emeki, emeki da huillanzen. Ghillen, eghiazko Ghillen, lo zen. Haren txakurra ere etzanik, Zankoak hedaturik, Lo zagoen. Kasik ere ardi guziak Ziren loak hartiak. Falsiak lo ghitera ditu uzten. Bena, ardien hotz emaiteko Bere ziloala artino, Iduri zaio behar diela Aropari juntatu botza. Bena ordian bera zen galdu; Arzaiñaren botza eztu Ahal uken hartu. Haren minzoaz oïhanak Izan ziren loxatiak. Azanz hori orok dute enzuten; Eta berehala iratzartzen Ardiak, hora, muthila. Oxo gaizo tzirtzila, Herox haien artian, Eskapila bizkarrian Eztaite bihurt ez joan. Nonbaitik falsiak Bethi dira atzamanak. Oxo denak oxoa eghin dezala Eta oxo bethi egon dadila.


Text viewBook