Folk Tale

Haxeria eta akherra

AuthorJean de la Fontaine
Book TitleLa Fontainaren
LanguageBasque
OriginSpain

Haxeria bidian zoen Bere adixkide akherrareki; Honen adarrak gora ziren ederki: Bena etzien ikhusten Sudurra beno hurrunago. Bestia falsukeriako Igaran zen nauzia. Biek zuten egarria. Phuzubaten barna eraixi ziren Eta urrez asia edan zuten. Haxeriak akherrari dero erraiten: Hemen oraï zer dugu eghinen? Edatia eztuk aski Hementik behardiagu jalki. Alxa itzak Hire zanko aitzinekoak Eta adarrak; Harrisiari Huillant adi. Hire bizkarraren gaineti Igaranen nuk adarretara: Eta hanti Aisa joanen nuk gora; Zilo hontarik ghero Hi hait idokiko. Akherrak derio: —Ene fedia! Hire izpiritua Duk handia! Hi bezalako gentiak Nitaz dutuk laidatiak. Egundano nik enia jakinen Hementik nola ghinen jalkiren. Haxeria jalkitzen da phuzutik Bere laguna han utzirik. Gainera heltu denian Erraiten derio: ago pazenzian: Bidarrian bizar dian bezain zenzu Izan balinbahu, Phuzu hortarat ehinzan eraixiren Eta hor ere oraï gheldituren. Adio, ni hortik kanpoan nuk; Jalki adi hi ere, ahal baduk. Badiat zonbait eghiteko, Eta bidian egoiteko Eztiat denborarik. Urhenziari so ghitia da hobenik, Gauza guzietan Txipienetan, handienetan.


Text viewBook