Folk Tale

Emaztiak eta koxelua

Translated From

Les Femmes et le Secret

AuthorJean de La Fontaine
Book TitleFables Choisies
Publication Date1668
LanguageFrench
AuthorJean Baptiste Arxu
Book TitleLa Fontainaren
Publication Date1848
LanguageBasque
OriginFrance

Koxeluaren beghiratzia beno Deusik ezta gaitzago. Emaztek eztiote hurrun erraman; Eta gauza hortan Emazte dira ghizon hanitz. Bere emaztiaren esprabi nahiz Ghizon bat, gauaz haren saihexetik, Oïhuz da hasten, Zer da hau? Jinko jauna, erraiten duelarik; Eztiot ghehiago, naute urratzen… Zer!… arraultze bat dut erruten! —Arraultze bat? —hau duzula freskik Eta errun berririk. Nihori ere eztuzu erranen Bestelaz oilloa nute deithuren. Gauza hortan emaztia Orano zen berria, Beste hanitz gauzetan bezala. Gauza aisa sinhexi zuela Jakinzazu, irakurzalia. Bere Jinkoez hitz eman zuen Hortaz deusik etzuela erranen. Bena gauazko odeiren gainen Haren zinak joan ziren. Arghi hastian ohetik jaikirik Emazte hau aski tontorik, Lasterrez doa Bere aizoaren etxera Erraitera: Ene maitia, Eztakizu berria? Eztuzu, othoi, deusik erranen Bestelaz naizu joeraziren, Ene senharrak egun Arraultzebat dizu errun. Othoi, eztezazula hitzik erran Barnen ez kanpoan. —Trufatzen zira? dio bestiak, Eztakizu onxa nor nizan. Zoaza, eztezazula loxaik ukan. Errulearen emaztia Bere etxerat da jiten Eta aldiz bestia Berriaren erran nahiz erratzen. Iaurtzen du hamar lekutan; Arraultze baten tokian Hirur ditu ezarten. Gauza hor ezta egoiten; Beste emazte batek behariala, Ahapetik lau errun tiela Du erraiten. Eta nola ere ahoz aho Berria jin beitzen handiago, Arraxa beno lehen Errana izan zen Ghizon hark ziela errun Arraultze berehun.


Text viewBook