Folk Tale

ArzaiÑa eta haren arrez saldoa

Translated From

Le Berger et son troupeau

AuthorJean de La Fontaine
Book TitleFables Choisies
Publication Date1668
LanguageFrench
AuthorJean Baptiste Arxu
Book TitleLa Fontainaren
Publication Date1848
LanguageBasque
OriginFrance

—Zer! bethi menx dutek Zonbait ene arrez saldotik? Hoien kontatzez eztuket Sekulan nik probexurik? Oxoak deitazta janen! Elgarreki mila ziren Eta eramaitera utzi dute Marroa, Marro, ene ahari gaizoa! Jarraikiten zaitadan Oghi poxibaten, hirian, Jarraiki zatien mundu bazterriala! Jiten zen lasterrez en xurulala: Hurruntik senditzen nundian. Ai ene Marroa, Ahari gaizoa! Ghillen, elhe hoiek erran tienian, Bere Marroaren ohizpena Ezarririk bihotzian barna, Arres orrori da minzatzen. Ahariak, anxiak, axuriak Loxa ez izatez ditu othoitzen, Erraiten derelarik haien ikhustiak, Junto badira egoiten, Oxoak dituela izituren. Harriak bezala egoiteko Bat bakoixak eghiten du boto. Nahi dugu, zioten, itho Behala, Marroa Jan deikun oxoa. Bakoitxak buriaren gaineti Zin eghin zien gogoti. Ghillenek hoier zien sinhexi Eman ere bai besta berri. Bena arraxa beno lehen Gauzak gaizki itzuli ziren. Oxo bat agherturik, Arrez soldoak laster du eghiten. Aghertu ezten oxorik Haren itzala baizik etzen. Minza zite genter, Bihotzik eztiener, Hanitz deizie hitzemanen. Bena perill txipienian Dizie bihotza galduren; Eta zure erranian Ez fidaturen.


Text viewBook