Folk Tale

Haxeria eta zikoina

Translated From

Le Renard et la Cigogne

AuthorJean de La Fontaine
Book TitleFables Choisies
Publication Date1668
LanguageFrench

Other Translations / Adaptations

Text titleLanguageAuthorPublication Date
A raposa e a cegonhaPortugueseCurvo Semedo_
השועל והחסידהHebrew__
Liška a čápCzechEmil Herrmann_
AuthorJean Baptiste Arxu
Book TitleLa Fontainaren
Publication Date1848
ATU60
LanguageBasque
OriginFrance

Haxeri jaunak behin Beghiatu zien berekin Zikoina barazkaitako; Guti, guti zuten jateko. Jaunak bere apairuko Moillia mehe bat zien; Eskele ghisan zen bizitzen. Gathulu zabal baten barnen Moillia hori ezari zien. Zikoinak bere mosko luziaz Txortik atzaman etzioan: Koki txarrak bere mihiaz Oro xiflatu zian. Falsukeria hortzaz mendekatzeko Zikoinak barazkaita du kumitatzen. —Gogo honez, derio erraiten Haxeriak; ene adixkidentako Bethi nuzu lehian. Egun eta oren erranian, Badoa lasterka zikoinaren etxera. Edireiten du etxe hori ederra, Eta barazkaria Ezin hobeki erria. Gosia zien handia, Gose menx ezpeita haxeria. Araghi ussainak plazer zeion eghiten, Hona zela zeion iduritzen. Apairia izan zen zerbitzatia Unzi lepho luze batetan; Zikoinaren moskoa han Doidoia zen sartzen. Haxeri horrek zien Lodixeghi sudurra. Ixil ixila itzuli zen Barurik bere etxera; Ahalketurik oillo batek Atzaman balu bezala; Ezaririk sabel pian buztana Beharriak aldiz behera. Falsia, hau hire duk izkribatia; Igurikak bethi ordaria.


Text viewBook