Folk Tale

Arrain txipia eta aranzaria

Translated From

Le petit Poisson et le Pêcheur

AuthorJean de La Fontaine
Book TitleFables Choisies
Publication Date1668
LanguageFrench

Other Translations / Adaptations

Text titleLanguageAuthorPublication Date
Te harehare e te ta'ata tautai.Tahitian__
AuthorJean Baptiste Arxu
Book TitleLa Fontainaren
Publication Date1848
LanguageBasque
OriginFrance

Arrain txipia da handituren Jinkoak badu bizierazten: Ordartino haren uztia Erzokeria da handia, Zeren haren atzamaitia Ezpeita gauza segurtatia. Aranzari batek bere saretan Arraintto bat ziren atzaman: Txipia beno handiago etzen. Orok saldo dute eghiten, Erraiten du ghizonak. Azia etzaut gaizki jiten, Eghinen tut apairu honak; Ezar dezagun ihian. Arrain, gaixoak bere mihian, Erraiten derio nigarrez Eta ere hasperenez: Nitzaz zer eghin ahal diozu? Ahutzetatto baten hon enuzu. Utzi nezazu handitzera; Jinen zizaizt ordin atzamaitera, Eta naizu salduren Diru parasta baten: Behar zinuke ehun ni bezalako Apairu baten egun eghiteko. Zer apairu orano? Deusik elikezu balio. —Deusik balio elukia? Erraiten dero aranzariak, Hanbat gaixto! adixkidia: Igurikatzen zutu zartaghinak Gure etxen. Deusik eztuzu irabaziren Minzatzez eta zer nahi erraitez; Janen zitugu gaur gure hortzez. Biga izanen tuk beno, Baten etxekitzia hobe duzu; Holaxet oraï artino Ikhassia izan nuzu. Bata bezain segur Bestia eztela nuzu beldur.


Text viewBook