Folk Tale

Axoa eta haren bi neskatoak

Translated From

La Vieille et les deux Servantes

AuthorJean de La Fontaine
Book TitleFables Choisies
Publication Date0
LanguageFrench
AuthorJean Baptiste Arxu
Book TitleLa Fontainaren
Publication Date1848
LanguageBasque
OriginFrance

Axo batek bi neskato bazutien Irule hobenetarik ziradien. Axoaren lan handiena Zen haier ematia lana. Arghia beno lehenago Murkuillak, Ardatzak Zoin beno lasterago, Egun oroz lanian Parrastaz ari zian. Iguzkia jaiki gabetarik, Oillarra kukurukuz hassirik, Axoa zen iratzartzen. Oheti jauzi eghinik, Axotto hau, bilauzirik, Lasterrez, aurthoxik zen joaiten, Kanderabat eskian, Khexia belarrian, Neskatoen ohera Haien jaikeraztera. Neskato hoiek loian Gogo honez zaudian. Axoaren botziala Pizten zeien odola. Batak beghia zabalturik, Bestiak bessoa hedaturik, Bere hortzen artian zuten Erraiten: «Oillar debria! »Galduren duk bizia!» Erran zuten bezala Jakinzak, irakurzalia, Buhurtu zutela Oillarari lephoa. Zer zen haien gogoa! Zoinen tontoak ziren!! Etzen hobetu haien zorthia, Nahi bada galdu zuen Oillarak bere bizia. Axoa gauaren erdian, Bere zankoen gainian, Harat, honat dabila; Galdu zuen izkila. Zer nahi tenorez jaikirik, Beldurez orena zen igaranik, Bere etxe guzia Goiti behera zuen ezarten, Eta neskatoak oïhuz jaikirazten. Hola hola, hanitz aldiz, Eghiteko gaixtotik jalki nahiz Eghitekoa dugu txartzen, Ghihauren putzian ghira ithotzen. Gure faltaz erorten ghira Mandotik astora.


Text viewBook