Folk Tale

Zamaria eta oxoa

Translated From

Le Cheval et le Loup

AuthorJean de La Fontaine
Book TitleFables Choisies
Publication Date1668
LanguageFrench

Other Translations / Adaptations

Text titleLanguageAuthorPublication Date
Koń i wilkPolishStanisław Trembecki_
AuthorJean Baptiste Arxu
Book TitleLa Fontainaren
Publication Date1848
LanguageBasque
OriginFrance

Aize ephelen hasperenak Urterazirik elhurrak, Belharra mendietan Sortzen zen denboran, Oxo batek ikhussi zuen, Beghi honak zituen, Hurrunti, zaldi bat sorhoan, Ezarririk baska berrian. Ikhuste horek derio bihotza alxatzen Bai eta ere indar honik emaiten. Zer ihizia! Bere gogoan du erraiten; Balin bahintz aharia, Laster hinzate enia. Bena abill denak hai ukenen, Abill nuk arren ni izanen. Hola minzo delarik, Urhaxez urhax da jiten; Eskoletarik heltu dela du erraiten, Barbergoa han ikhassirik; Belharren indarrak ezaguturik, Eritarzun guziak Dutiela sendorazten; Eta jaun zaldiak Bere mina ezpadu gordatzen, Sendoturen diela ezdeus baten; Kabasturu gaberik zeren Sorhoan bazkatzia Eritarzun handi baten Beitzen iduria. —Aztalian dit itzemin bat, Erraiten dero zaldiak. —Ene semia, badakiat, Erraiten do oxoak, Min gaixtoagorik eztela; Hanitz gaizki duk hire aztala: Zamari jaunen barbera Ni nuk. Jar adi goiti behera. Eria falsu horek jan nahi zien. Bestiak ere falsukeria ikhussi zien. Ostiko bighez hortzak Oxoari deitzo hausten Eta aldiz mathelak Ber kolpiaz jauzerazten. Onxa, dio oxoak tristerik, Ezta oraï hemen barberik. Nork gure eztatia Eghin dezagula; araghi jalia Ni nundian, Araghi jale egon behar nian Barbertu gabetarik; Enikia oraï menx hortzik.


Text viewBook