Folk Tale

Laboraria eta haren semeak

Translated From

Le Laboureur et ses Enfants

AuthorJean de La Fontaine
Book TitleFables Choisies
Publication Date1668
LanguageFrench
AuthorJean Baptiste Arxu
Book TitleLa Fontainaren
Publication Date1848
LanguageBasque
OriginFrance

Lan eghizie, Phena harzazie, Emaile handia Beita lur erabilia. Laborari aberax batek Hilzera zoela ikhussirik, Jakin gabe nihorek, Bere haurrak jinerazirik, Erran zeien; Eztutuzie salduren Askaziek utzi alhorrak. Han gorderik dira hontarzunak; Eztakit zoin lekutan, Bena bertan Edirenen tuzie Nahi batuzie: Golde nabarrez Batuzie itzulzen, Eta aitzurez Barnaixka aitzurzen; Ezpada ghelditzen tokirik Ziren eskiek honki gaberik. Aita hil zenian, Seme hoiek alhorrian Goizetik araxera lanian Egun guziez ari zian. Urthe azkena beno lehen Alhorrek doble eman zuten. Diru gorderik han etzen; Bena aita zuhur izanzen Bere semer erakhustez, Alhorretan langhitez Dirua zela bilzen, Baita ere hontarzuna handitzen.


Text viewBook