Folk Tale

Hartza eta bi lagunak

Translated From

L'Ours et les deux Compagnons

AuthorJean de La Fontaine
Book TitleFables Choisies
Publication Date1668
LanguageFrench

Other Translations / Adaptations

Text titleLanguageAuthorPublication Date
Niedźwiedź i dwaj strzelcyPolishWładysław Noskowski_
Medvěd a dva soudruziCzechEmil Herrmann_
AuthorJean Baptiste Arxu
Book TitleLa Fontainaren
Publication Date1848
LanguageBasque
OriginFrance

Bi mothikok, sakela huxik, Diru mengoaturik, Beren aizoari, Larru salzaliari, Hitzeman zuten Hartz larru bat zeiotela salduren; Nahi bada hartza oïhanetan Orano bizirik zabilan: Bainan egun gutitan, Muthil hoiek erran zuten, Zutela lahardekaturen. Hartza ederra beitzen, Larru horrez, aizoari erran zuten, Diru hanitz zuela eghinen, Eta aisa zela aberaxturen. Tratia akabirik, Larrua onghi saldurik, Hartzaren atzamaitera Muthilak doatza gora, behera, Mendiz mendi. Eghin zuten bide erdi Ikhusten dienian, Oïhan bazterrian, Hartza haien ganat jiten. Mothiko hoiek harriturik Dirade egoiten. Bata, buria ez galdurik, Zuhain bati gora da joaiten. Bestia aldiz ixil, ixila, Harri hotz bat bezala, Ahozpez etzanik, Izan baliz bezala hilik, Ighitu gabe da egoiten; Hatxik ere eztu hartzen. Muthil horrek enzun beitzian, Eztakit non, bena zenbait lekutan, Khorpitz hil eta hax gabiak Etziela hartzez honkitiak. Jaun hartzak sinhexirik, Asto batek bezala, Ghizon hau onghi zela hilik, Aztaparrez berehala Harat, honat, du itzulzen; Eta sudurraz senditzen Ghizonari ahotik Jalkitzen zeionez haxik. Hila da, harzak du erraiten, Bai, ussain gaixtoa du emaiten; Hots hementik, Hau utzirik. Oïhanian barna Joan zen hartza. Zuhainera igaran zen laguna, Umen zuen bihotz hona, Lasterrez eraixirik, Laguna gana jinik, O, zer gozoa! derio erraiten: Eztuk minik ukhen Loxeria baizik. Hartz larurik Eztughia? Errak eghia, Zer zeia erraiten? Behariala zeia minzatzen, Aztaparraz hinduelarik itzulzen. —Hau erran ditadak: Sekulan ghizonak Hartzaren larria Eztiela behar saldu Hartzari bizia Lehenik idoki ezpadu.


Text viewBook