Folk Tale

Bi zorroak

Translated From

La Besace

AuthorJean de La Fontaine
Book TitleFables Choisies
Publication Date1668
LanguageFrench
AuthorJean Baptiste Arxu
Book TitleLa Fontainaren
Publication Date1848
LanguageBasque
OriginFrance

Jupiterrek egun batez eran zuen: Bizi dien guziak jin ditien Ene aitziniala. Norbait ber izatiaz botz ezpada Loxarik gabe minza dadila; Sendoren dut haren mina. Zato, zu, tximinoa, minza zaite lehenik; Eztuzu eghinen oghenik Zure laguner, Ez hoien edertarzuner. Zure beghitartiaz zer duzu erraiten? —Nik? deusik; eniza lau zankoz joaiten Beste hoiek bezala? Oraïdano bissaiak Gaizkirik erran eztaut sekula. Bena ene anaie hartzak Zerbait behar luke galthatu. Sinhexi nahi banu, Eghineraziren eztu Bere moldia, Zeren beita itsusia. Hartza hurbilzen da ordian. Arrankuraturen zela uste zunian? Ez, ez; bere molde ederraz duzu laidatzen, Eta elefantaz ghero minzatzen. Edireiten diozu buztana llaburxka, Beharriak aldiz luzeixka. Elefanta ordian da huillantzen Eta ghisa berian minzatzen. Hari iduri zaiko balena anderia Soberaxet dela lodia. Inhurriari kukusoa txipiño iduri ziozu; Haren aldian mendi bat dela uste dizu. Jupiterrek guziak ditizu igorten, Batek bestez gaizki dielakoz erraiten. Bena ertzo hoien artian gu ghinen handienak Besteren menxak ikhusten tugu, ez aldiz guriak. Gurezat ezti, besterenzat ozmin gutuzu. Bi zorro nausi handiak ezari dikuzu; Bata ghibelian Bestia aitzinian. Gure huxak ghibelekoan ditugu ezarten, Besteren huxak aldiz aitzinekoan ekharten.


Text viewBook