Folk Tale

Alhargunxa gaztia

Translated From

La Jeune Veuve

AuthorJean de La Fontaine
Book TitleFables Choisies
Publication Date1668
LanguageFrench
AuthorJean Baptiste Arxu
Book TitleLa Fontainaren
Publication Date1848
LanguageBasque
OriginFrance

Hil-herrialat nigar gaberik Senhar bat eztaite joan. Nigar erreka gainean Doelarik Gaixoa dago ahatzerik. Denbora hegaletan badoatza phenak Ber hegaletan jiten aldiz plazerak. Egunkoaren beghia Eztu txazko alhargunxak; Elio segur ghizonak Sinhex dela ber emaztia. Txaz ghizoner etzuen soik eghiten; Egun beghi-kalduz ditu hurbileratzen. Hau hasperenetan heiagoraz dago, Bihotz-minak umen ditu handiago, Eztela dio konsolaturen; Ghezurrak ditu gordinki erraiten. Ikhussiren dugu guk ghezur hoietan Eghiak aurkitzen diren bai nolatan. Andre ederbaten senharra Bazoen beste mundurra. Emaztik oïhuz zieion saihexeti: Igurika nezak, jiten nuk hireki. Bai, bai, ene arimak hegaltaz airian Laguntu nahi dik hirea bidian. Bena senharra ber bera da joaiten. Andre ederrak zuen aita bat izaten: Ghizon xotila, baita ere zuhurra, Idortu ezpeitzeion turrusta nigarra. Azkeneko Hauraren Nigarren Xukatzeko Hitz hoiek deitzo erraiten: Sobera dun hik nigar eghiten, Marraskek haite hanitz itsusten. Nigarrez senharra eztun pizturen. Baditun biziak Utzitzan, utz hilak. Eztinat nahi nik berehala Nigarrak hitan itzul ditela Ezteizko denborala. Ni bainan utz nezan Zenbait egunetan Ekhartera Hire etxera Senhar gazte, pollit, azkar eta eder bat; Senhar zena hiren hik ghizon txirxillbat. —Ez, ez, aita, ni enuzu ezkonduren, Komentian nuzu behala sarthuren, Alhargunxak erran zuen. Alhabaren bihotz-minak Beheratzea uzten tu aitak. Hilabethe bat da holaxet joaiten. Bigarren hilabethian Etxeko hoiek lehian Arroper, zaiari, bardin mothoari Zerbait kanbiatzen oro dirade ari. Arropa belzenak, zaia eder haiduru, Edertarzunaren egon dite inguru. Joan ziren maitharzunek Hegaltaz bai ethorriek, Alhargunxa bihotzian, Lehengo thoki ederrian, Habiak eghin zituzten. Jostak, irriak jin ziren, Guziak bere thornian: Gauez, goizez, igherikan Gaztaroko ur epheletan Alhargunxa onghi zabilan. Aitak, oraï beldur gaberik Senhar maithatua zena ganik, Hitzik alhabari etzon erraiten. Non da beraz, deio honek galthatzen, Senhar gazte eta hona Zuk eni hitzemana?


Text viewBook