Folk Tale

Arathoin mundia utzi duena

Translated From

Le Mal Marié

AuthorJean de La Fontaine
Book TitleFables Choisies
Publication Date1668
LanguageFrench

Other Translations / Adaptations

Text titleLanguageAuthorPublication Date
The Unhappily Married ManEnglishFrederick Colin Tilney_
AuthorJean Baptiste Arxu
Book TitleLa Fontainaren
Publication Date1848
LanguageBasque
OriginFrance

Goixtiarrek bere kondu zaharretan Diote arathoin bat, hemenko lanetan Akhiturik, Olanda gazna batetan Sarturik, Hurruntu zela lurko heroxetarik. Barnaixka zen karbea Inguru guzian hedatua. Gure ermita berriak Han zituen janhariak. Eghin zuen azkenian Hainbeste, zankoez Eta hortzez, Zoin, egun gutiren barnian, Han ukan beitzutian Bizia Eta atherbia. Zer behar da ghehiago? Lodi zen Eta ghizen, Zerentako Gainkoak bere honak beititu igorten Diener Jeinkotiartzen. Egun batez Jeinkotiararen etxera Arathoin-populu mezu eghiliak, Amoinatto baten galthatzera, Jin ziren. Ziradiren joailiak Arrotz-lurretara Sokorri txerkara, Gathu armadatik beghiratzeko. Arathoin hiriko Atheak Ziren zerratuak. Bidian jarri ziren Bolsak hutsik, Zeren herria beitzen Hanitz praubeturik. Guti zuten galdeghiten; Lau edo bortz egunen barnen Segur zielakoz sokorriak Ziatiela juntatiak. —Ene adixkidiak, deiote ermitak, Lurreko gauzetan eztitut nik lanak. Zertan mundiaz ahatzerik den gaixoak Sokorri ahal zestakete? Zer eghin ahal dezake, Othoitze baizik Jeinkoari Eman dezeizien sokorri? Uste dut haren gogo-minak Sendoturen tiela ziren gaitzak. Hitz hoiek erranik, Bere athea hersirik, Saindu berria barnat joan zen. Zure iduriala nortaz niz minzatzen, Arathoin bekaiztiaz baniz aiphatzen? —Aphezaz? —Ez, bena bai kapuxiaz; Sinhexi nahi dut aphezak Emaile direla guziak.


Text viewBook