Folk Tale

Zia eta khuia

Translated From

Le Gland et la Citrouille

AuthorJean de La Fontaine
Book TitleFables Choisies
Publication Date1668
LanguageFrench

Other Translations / Adaptations

Text titleLanguageAuthorPublication Date
The Acorn and the PumpkinEnglishFrederick Colin Tilney_
AuthorJean Baptiste Arxu
Book TitleLa Fontainaren
Publication Date1848
LanguageBasque
OriginFrance

Jeinkoaren eghinak Onghi dirade sorthiak. Ibili gabe lur biribilian Lasterka eghia honen bilhan, Proba edireiten dut khuian. Hiritar batek ikhussirik Khuia hori zoin zen handia. Hanitz zuelarik zanko mehia Erran zuen: zer kaskotik Igaran zaio, zer guzi eghiliari? Eghiazki, khuia honen Gaizki eghin dik ezartez hemen. Nik, ene fedia, Ezarri nikia Txilinxau haritz hoien Adar batetarik. Bai, holaxet onxa zukia ezarririk; Xuxenki beita erraiten: Nolako arbolia Halako fruitia. Garo, zer damua Hire ez izatez deithua Gure aphezak alxatzen duenaren Konseilluara; Ordian gauza guziak Zitukia eghinak Hobekiago. Ene txinkerra beno handiago Ezten zi hau Zertako txilinxau Eztu ezarri toki hontan? Enganio handitan Izan duk Jaun Gainkoa; Soghin ghehiago Eta garoari iduriago Ziok handi dela enganioa. Gogo horrek gure ghizonari Emaiten zerolarik zer ari, Eztiote loik eghin ghizonek Nik bezain izpiritu dutenek, Du erraiten. Behala da joaiten Haritz pe batera Loghitera. Zi bat gaineti da erorten; Loghiliaren sudurra joiten. Garok iratzaririk, Eskua ahorpeghira eramanik, Bidarreko bizarretik Zia du idokiten. Sudur zapatiak Kanbirazi zeitzon hitzak. A! a! erraiten du, Ene sudurrak odol ixortzen du!! Zer lizate beraz Zi hau, benturaz, Izan baliz khuia Zuhain hortarik eroria? Gainkoak eztik nahi izan, Arrazoin handi beitzian; Badakiat oraï zeren. Gainkoa gauza guzietan Zuelarik laidatzen, Garo etxerat joan zen.


Text viewBook