Folk Tale

Tximinoa eta gathua

Translated From

Le Singe et le Chat

AuthorJean de La Fontaine
Book TitleFables Choisies
Publication Date1668
LanguageFrench

Other Translations / Adaptations

Text titleLanguageAuthorPublication Date
The Monkey and the CatEnglishFrederick Colin Tilney_
Kot i małpaPolishWładysław Noskowski_
AuthorJean Baptiste Arxu
Book TitleLa Fontainaren
Publication Date1848
LanguageBasque
OriginFrance

Beiñat eta Raton, bata tximino Bestia gathu, ber jaurheghiko Ekoiliarak, ber nausiaren Ihiziak ziren; Bai ere gaizki eghilen Handienak. Etxean baziren gauzak Gastatiak, Aizoer etzaitien eman oghena, Beiñat beitzen ohoinen hobena; Ratonek aldiz bere aldetik Etzion eghin sagu amexik, Gaznari zelakoz amexez. Egun batez Su-xokoan, gure ohoinek haux pian Erratzen dituzte gazteinak ikhusten. Haien ebaxtian Lan hon bat zuten eghinen. Ikhusten beitzuten probetxu doblia: Bere hona eta besteren damia. Beiñatek Ratoni dio: behar duk hik, Anaie, eghin oraï lan eder bat; Gazteina hoiek jalk itzak sutik. Jeinkoak jinerazi banundu lurrerat Haux-petik Gazteina idokizale, gazteiner Eman niok joku eder. Behala ordian Ratonek eskuez Poilliki ighiturik su-hauxa, Bere erhien millikatzez, Ebaxten du, bat, bi, hirur gazteina. Beiñatek ditu guziak iresten. Neskato bat da barnerat jiten: Adio ene jaunak. Ratonen gogoak Ez umen ziren botzak. Hola hola hanitz alditan, Txipienak besterenzat lanetan Ari ghira. Probexiak noren dira? Handienen, Ez txipienen.


Text viewBook