Folk Tale

Zapataina eta diruduna

Translated From

Le Savetier et le Financier

AuthorJean de La Fontaine
Book TitleFables Choisies
Publication Date1668
LanguageFrench

Other Translations / Adaptations

Text titleLanguageAuthorPublication Date
The Cobbler and the FinancierEnglishFrederick Colin Tilney_
AuthorJean Baptiste Arxu
Book TitleLa Fontainaren
Publication Date1848
LanguageBasque
OriginFrance

Zapatain bat goizetik araxera Kantarrapikotxez ari zen. Haren ikhustez Eta enzutez Handi zen plazera, Botza beitziren erabilten Ederki goiti behera. Zuhurrak baino irusago zen. Haren aizoak, diruz josiak Kantu, ez loik etzuen eghiten, Dirudun ghizon bat beitzen. Behin ere arghi hastiak Lo bazeion igorten, Zapatainaren kantiak Zuen iratzarerazten. Gure dirudunak zuen galthatzen Zeren merkatian loa etzen salzen, Edaria eta janharia bezalak. Kantazalia bere jaureghiala Du jinerazten Eta galthatzen: Errazu, ori, Jaun Gregori, Urthean zenbat duzu irabazten? —Urthean! dio zapatainak, Nik eztit hola kontatzen Ez eguna egun gainen ezarten; Aski dit, ene fedia, Urthe buriaren atzamaitia: Egun bakoitxak ditazut emaiten Bere oghia. —Erradazu beraz, Zer duzun egunaz Irabazten? —Behin ghehixago, Ghero gutixago. Min handia, jauna, min handia (Hori ezpaliz gure irabazia Lukezu ederki sorthia) Min handia bai, urthe egunak Zeren diren laurdenkatiak. Phestek ghitizie lehertzen Batek bester oghen dizie eghiten; Eta bethi gure aphezak Saindu berri zenbaitez Kargatzen tizu goiz mezak. Dirudunak erri eghitez Zapatainaren hitz hoiez Erraiten do: nahi zitut egun Aberatx eghin. Ehun Lus hoiek hart zatzu, Behar orduko beghira zatzu. Zapatainak uste uken zien Lurrak ehun urthez eman zien Diru guzia zuela ikhusten. Bere etxerat da joaiten. Ezkaratz pian ditu gordatzen Dirua eta boztarioak. Adio kantiak: Guri phena emailiaren Irabaztian Botza galdu ziren; Etxetik loa zeion joan, Etxeliar jin zeitzon phenak, Aiherrak eta loxeriak. Diru beghiratzen cgunaz Ari zen, eta gauaz Herotxik gathuek bazuten eghiten, Dirua zeioten ebasten. Ghizon gaixoak azkenian Iratzartzen etzenaren etxera Joan behar uken zian Erraitera: Emadatzu ene kantuak eta loak, Eta hart zatzu zure lusak.


Text viewBook