Text view
Otso ta Asto gaixotua
Author | Bizenta Mogel |
---|---|
Book Title | Ipui onak |
Publication Date | 1804 |
Language | Basque |
Origin | Spain |
Jakiñik Otsoak gaixo, edo eririk zegoala Astoa, joan zitzaion ekustera sendatzeko estalgarriaz. Ikutzen zion an ta emen, ta diotsa: —Non dezu miñ? Non dago zure gaitza? Eranzun zion Astoak bere Mediku, edo Sendagille ederrari: —Zuk ikutzen didazun leku guzietan daukat miñik andiena. Orretan dago nere gaitza, edo kaltea; ta eskerrak emango dizkitzut pakean bazaude. Zu bezelako Sendagillak dira gaitza irasteko obeak. Ipui onek dio, gizon gaiztoak saldu nai dutenean on egiña itz ederrakin, orduan ari dirala geien gaitz egiten. Bada
Ez sinistu gizon gaiztoari Gezurra dariolako alakoari.
Download XML • Download text • Story • Book