Text view
Txakurra ta Katua
Author | Bizenta Mogel |
---|---|
Book Title | Ipui onak |
Publication Date | 1804 |
Language | Basque |
Origin | Spain |
Txakur-katuak, nork sinistu? Zeuden bein erretillu batean Alkarrekin jaten pakean, Ta ez ziran batere tximistu. Etxeko jaunak bertatik Auzokoai, erakusteko zergatik, Deiturik, abiatzen zaie esaten, Nola ez dituzute ekusten Etsai gogor bi paketurik Eta mai batean alkarturik? Txakur, ta Katua adiskide, Balira bezela senide? Zer egin ez lezake ekanduak, Eta gauza batera oituak? Beazuna bera eztitu; Gizon sutsua otzitu; Aserre erraza bigundu: Okerrena ere zuzendu.
Download XML • Download text • Story • Book