Text view
Belia eta haxeria
Author | Jean Baptiste Arxu |
---|---|
Book Title | La Fontainaren |
Publication Date | 1848 |
ATU | 57 |
Language | Basque |
Origin | France |
Zuhain baten kukulan jaririk, Bele jauna zagon gaznabat moskoan. Haxeri jaun usainaz deithurik Ghelditu zen zuhainaren ondoan. Hitz hoiek diotzu hegaltariari: Egun hon, agur, gure jaun beliari! Zoin pollit, zoin eder den!! Eghiazki, zure botzak zaiaren Balinbadu iduria, Bortutan diren ihizi ederrenen Zu zira erreghia. Beliak, hitz hoietzaz hanturik, Bere botz ederra erokutzi nahidu; Mosko handibat zabalturik, Gazna lurerat uztendu. Haxeriak, gazna atzamanik, Beliari erran zuen ordian: Jakinzak, jauna, lausenkaria Hari beha denaren khostuz mundian, Bethi danik izan dela jankidia. Ene lezioneak, arauz, balio-dik Gaznabat segurki. Bere tontokeriaz ahalketurik Beliak, berantxki, Zin eghin umen zuen Ghehiago ezutela atzamanen.
Download XML • Download text • Story • Book