Text view
Oxoa eta axuria
Title | Oxoa eta axuria |
---|---|
Original Title | Le Loup et l'Agneau |
Original Author | Jean de La Fontaine |
Original ID | trans-4045.xml |
Book Author | Jean Baptiste Arxu |
Chapter Nr. | 07 |
Language code | eus |
Azkharenaren arrazoa bethi da hobena Ikhussiren dugu berhala. Axuribat ari zen edaten Errekabaten urretik. Oxobat barurik Hara da jiten, Gossiak deithurik. Ahalkegabia, Zertako ene edaria, Dun thurbusten? Dio oxoak bere khexian, Zehaturik iz izanen. —Jauna, dio axuriak, Etzitiela, othoi, egon samurrian, Eztitit urrian hoiñak; Soizu, banoazu edatez Hoghei urhatxez Zu baino beherago, Eta zure edaria, Segurki duzu eghia, Eztit niholere thurbusten. Thurbusten dun, dio gorago Abere gaitz horrek, Eta badakiñat joanden urthian, Zuhain baten azpian, Nitzaz hinzala gaizki minzatzen, —Nolaz?… Enunduzun sorthurik, Ene ama orano dit egoskitzen, Erraiten dero axurik. —Hik ezpadun erran, hire anaiek— Eztit anaierik. —Beraz hire askaziek. Enaizie hanbat maithatzen Ziek, zien arzainek, Eta horek; Badakiñat, bena nun mendekaturen. Ordian oihanialat du eramaiten, Eta hortz ederrez han jaten.
Download XML • Download text • Story • Book