trans-8570
Lehoa eta arathoa
Author | Jean Baptiste Arxu |
---|---|
Book Title | La Fontainaren |
Publication Date | 1848 |
Language | Basque |
Origin | France |
Ahal oroz mundu guziari Izan, adi bethi zerbitzari, Hanitz aldiz txipienak Dituzkek sokorzaleak. Eghia hau bi ghezur hoietan Ikhassiren duk aisa eta bertan. Lehobaten aztapar artian Arathobat, lurpeti jalkitian, Uste gabe, zen ediren. Ihiziren erreghia Ordian jakin zen Norzen, Eman zeron bizia. Honki eghin hori etzen galdu. Nihork sekula sinhexi lukia Arathoaz lehoa dela behartu? Gauza da hatik eghia. Oïhanetik jalkiten zelarik Lehoa saretan izan zen atzamanik, Eta sare hoietarik Etzaitien jalki. Hara lasterrez arathoa helturik Hainbeste du eghiten bere hortzeki Zoin beitu hausten Sarearen puntia. Indarra etra errabia Eztia Pazienzia bezain baliatzen.
Download XML • Download text • Story • Book