Text view
Haxeri buztan mutza
| Author | Jean Baptiste Arxu |
|---|---|
| Book Title | La Fontainaren |
| Publication Date | 1848 |
| Language | Basque |
| Origin | France |
Haxeri bat amarrutxienetarik, Oillo jale handienetarik, Haxeri ussaina Lekoala senditzen ziena, Zephoan atzamanik Izan zen. Ahal bezala eskapi zen; Buztana han utzirik. Hurruntu zen botzik, Ahalkia beghian Gaixtokeria gogoan. Haxeriak zielarik Egunbatez saldoturik, Holaxet da laguner minzatzen, Sudurra derielarik erakhusten: Ghibeleko haxe honez Zer dugu eghiten? Jaunak, gure buztanez Ditugu bidiak xaxatzen. Buztanak mutz ditzagun Orok berehala egun; Ghirate arhinago Baita eigerrago. Zure konseillia, Ene adixkidia, Erraiten dero lagun batek, Hanitz hon duzu; Bena ene lagun hoiek, Utzuli nahi baduzu, Badakikezie zuri zer erran. Karkaillaz oro ordian Hasten dira lagunak; Eta buztan llaburrak Ahoa eztu idoki gheroztik, Ikhussirik nihork ezuela nahi Sinhexi.
Download XML • Download text • Story • Book