Text view
Oillo urhe-araultze errulia
Title | Oillo urhe-araultze errulia |
---|---|
Original Title | La Poule aux oeufs d'or |
Original Author | Jean de La Fontaine |
Original ID | trans-4134.xml |
Book Author | Jean Baptiste Arxu |
Chapter Nr. | 35 |
Language code | eus |
Bekhaizteriak oro dutu galzen Oro nahiz irabazi. Eghia dudala erraiten Nahidut jakinerazi. Ghizon batek oillo bat bazuen Zoinek goiz guziez, Bere kokodatzez, Erakhusten beitzuen Araultzia zuela errun. Errun zutien ber ehun, Oro urhezko araultziak. Ghizon bekhaiztiak Gogoan zuen izan Oilloak sabelian Urhe zenda zonbait zuela. Hontarzun horren lasterago Ukaiteko, Oillo gaixoa hil zuela Jakinzazu, adixkidia. Bena zer izan zen haren dolia! Sabela iauri ondoan, Urherik etzeion ediren barnean; Beste oilloak bezalako zen. Ghizon horrek hontarzun berak galdu zuen. Zer lezione handia!! Hanitz gente eskele jin dia Aberax nahiz izan Laster eta bertan.
Download XML • Download text • Story • Book