trans-8596
Esne salzalia eta kotxia
Author | Jean Baptiste Arxu |
---|---|
Book Title | La Fontainaren |
Publication Date | 1848 |
Language | Basque |
Origin | France |
Maillaitak, kotxu bat burian Jaririk kapete gainian, Uste zuen lerratu gaberik Helturen zela Bai hiriala. Arhin, eta zaia llaburturik, Urhax handiz bazoen; Zeren ezari beitzuen, Arhinxago Izateko, Kotapeko meheak, Espartiña xotilak Gure esne salzaliak, Holaxet beztitiak, Gogoz kondatzen zuen Bere esne-kotxuaren Saria. Diria Zuen behala ezarten Ehun araultzetan, Oillo koroketan. Maillaitaren gogoak Edertzen tu gauzak. Botzturik berak zioan: Eghiaz, gure etxe aldian, Oilloen haztia, Hen handiraztia Date gauza ttipia. Haxeria xotil duken Ezpadein oilloz aski uzten Xerri baten erosteko. Urde honek ghizenzeko Behar diken zahi guti: Hartu beitut aski handi. Txino hori hik salzen badun, Urhe ederrik izanen dun Erosteko behi xahaldun baten. Xahala jauztekan Idi saldo erditan Diñagu guk ikhussiren. Maillaita hortan gainen Bera da jauziz hasten. Esnea lurrerat erortzen. Adio, xahala, behia, Araultziak eta urdia! Hontarzun hoien andria Hontarzuna lurrerat ixuririk, Beghiak nigarrez bustirik, Beldurreki makhilaren Ghizona gana joan zen. Buruz buru senharrari Esnearen eman zeion berri. Izan zen deithia Maillaita kotxia. Nork gogoz eztutu bazterrak joiten? Nork Espainian eztu jaureghi eghiten? Phettek, Manexek, Esne salzalek, Eta guziek, Zuhurrek, erghelek. Bakoitxa, beghiak zabalik, Ametxez dago goizetik Arraxerano; Deus ghehiago Hoberik ezta mundian. Lurreko hontarzunian Igherika gabilade Guri beha baghirade. Bai, bai, guziak Dira guriak: Ohoriak Emastiak. Eghiazki, nihau nizanian, azkhar niz, Azkharagoer erran nahi dut bi hitz: Erreghe naute eghiten; Gentek nute maithatzen; Khoroak turrustaz zitzaiztat jiten, Bainan ni nihautan niza bai sartzen, Johane niz edireiten, Ni ninzan bezala lehen.
Download XML • Download text • Story • Book