Text view
Zamaria eta astoa
Author | Jean Baptiste Arxu |
---|---|
Book Title | La Fontainaren |
Publication Date | 1848 |
Language | Basque |
Origin | France |
Bere beharretan Lur biribil hontan Gure lagunak behar tugu, Ahal oroz, bethi laguntu. Hire aizoa balin bada hilzen Haxea higanat duk erortzen. Asto bat bidez bide bazoen Jaun-handi zaldi baten ondotik. Bere karga pian leherturik, Lasto-jalea inziriz ari zen. Zaldiak arbalda xoila zuen. Pixkañobat, zaldiari erraiten du, Lagunt nazu zuk, ahal baduzu, Bestela ni hilen nuzu Heltu gabe hiriala. Othoitzen zaitut oneski; Haxe honen erdia bizkarriala Ezaririk, zu ederki Oraïno txosta zintazke. Eztiat nahi, erraiten du zaldiak, Eta eghiten uztar ostikoak; Hi ordian phausa hintake. Bere laguna ikhussi zuenian Onghi hilik kargaren pian, Oghen handi diat, erran zuen, Eghiaz oraï diat ezagutzen. Asto-zenaren haxea ordian Ezarri zioten bizkarrian, Larrua ere haxe gainian.
Download XML • Download text • Story • Book