trans-8571

Urzoa et inhurria

AuthorJean Baptiste Arxu
Book TitleLa Fontainaren
Publication Date1848
LanguageBasque
OriginFrance

Ihizi txipiagoetarik Da beste exenploa idokirik. Erreka argibaten ondoan Urzobat edaten arizelarik, Inhurribat, buria aphalturik Urrerat zen joan. Itsaso hartan inhurria Igherika zabilan, Galzera zoan bizia, Bazterra atzaman ezpeitzioan. Karitatez urzoak Belhar bat derio aurthikitzen. Belharra atzamanik inhurriak Bazterrialat da jiten, Eta urretik bizirik jalkiten. Ihizlaribat aurthoxik Hanti da igaraiten, Eta urzoa ikhussirik, Hilen direla pensaturik, Emeki, emeki da joaiten. Haren hilzera delarik isseiatzen Inhurriak aztaletik Du aussikitzen. Ihizlariak burua itzulzen; Urzoak hura du enzuten Eta hegaltaz joaiten. Ihizlariaren afaria Urzoareki da hegaltazen Eta gosia Bera zaiko egoiten.


Download XMLDownload textStoryBook