trans-8602

Ilhainxa eta erresiÑola

AuthorJean Baptiste Arxu
Book TitleLa Fontainaren
Publication Date1848
LanguageBasque
OriginFrance

Ilhainxak, Ohoin handiak, Loxeria bazterretan iauririk, Herriko haurñoer oïhu eghinerazirik, Bere aztaparrez atzaman zuen Erresiñol bat, Udariko txoria. Hau biziaren galthatzen Zaio gaixoa hasten, Zerenzat Ezpeita janharia Ihizi soiñu eghilia. —Othoi, enzun zazu zuk nere kantia: Terearen erranen deizut nik istoria, Haren ere bai jaloskeria. —Zer, Terea? ilhainxen janharia deia? —Ez, erreghe zuzun; Haren su garraz errerik Behin izan nunduzun. Nik Kantaturen deizut kantore ederrena Eghinen beiteizu plazer handiena; Ene kantiak guzier Eghiten dizu plazer eder. —Zer, barur denari hire botz eigerraz Minzatzen hiza bai zinzinzki? Galthatzen deio ilhainxak borthizki. —Erregher minzo nuzu, eghiazki. —Erreghez izaten bahiz atzamanik, Kanta itzok, kanta hire istoriak, Erri eghinen dik jaun ilhainxak. Eztik beharririk Sabel gossiak.


Download XMLDownload textStoryBook