trans-9028

Lehoia eta sagutxoa

Book TitleEl León y el ratón
Publication Date0
ATU075
LanguageBasque
OriginSpain

Egun batean sagutxo batek bere zulotik irten eta lehoi izugarri batekin topo egin zuen.

Lehoiak sagua jan egin nahi zuen. -Mesedez lehoia, ez nazazu jan. Egunen batean agian nire beharra izangu duzu eta. Eta lehoiak erantzun zion: -Nik zure beharra? Txiki-txikia zara eta!.

Sagua hain txikia zen...,lehoia errukitu egin zen eta joaten utzi zion. Handik egun batzuetara saguak orro ikaragarriak entzun zituen. Lehoia zen.

Hurbildu eta han zegoen lehoia sarean harrapatuta. -Neuk askatuto zaitut! - esan zion saguak. -Zuk? Txikiegia zara horretarako.

Saguak karras-karras piskanaka sarearen soka eten zuen eta lehoia salbatu egin zen.

Harrezkero beti-beti oso lagun onak izan ziren.


Download XMLDownload textStory