Folk Tale

Nekezalea eta sughea

Translated From

Le Villageois et le Serpent

AuthorJean de La Fontaine
Book TitleFables Choisies
Publication Date1668
LanguageFrench

Other Translations / Adaptations

Text titleLanguageAuthorPublication Date
Chłop i żmijaPolishAdam Mickiewicz_
TitleNekezalea eta sughea
Original TitleLe Villageois et le Serpent
Original AuthorJean de La Fontaine
Original IDtrans-4154.xml
Book AuthorJean Baptiste Arxu
Chapter Nr.41
Language codeeus

Badio Esopek, Nekezalebatek Bere sorhoan, Negu denboran, Ibilten zelarik, Sughe bat zurela ediren Elhur gainen Hedaturik. Kharuntaturik, harriturik, Hil hilik, bai ere ezinturik, Oren laurden baten Bizirik etzuen. Ghizon horrek du eraikiten, Bere etxerat eramaiten. Jakin etzuen, ez, Zer zukien Sari ukhenen. Sut ondoan ezartez, Onghi beroturik Alderdi batetik, Bai eta bestetik, Sughea du pitzerazten. Beroa duelarik senditzen Hil hotz sughek Buria du alxatzen; Haren huiztuak Etxea bethatzen. Sughea khexuturik, Inguru bat eghinik, Bere honkieghiliari Bizia eman dionari Beghitartiala jauzi Zaiko bai nahi. Debru eskergabia, Hori da bai ene saria? Nekezaleak du erraiten, Igurikak, haut nik hilen. Bere khexian, Ordu berian, Aizkora harturik, Hartaz sughea jorik, Bi colpuz hirur sughe ditu eghiten. Buria, khorpitza eta buztana Jauziz, lothu nahiz elgargana, Berehala dirade hasten; Bainan eztira ez josten. Hon da honghile izatia; Norenzat? hor da hor puntia. Bethi danik eskergabiak Izan tu urhenze txarrak.


Text viewBook